XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Langileen osasuna edota egoera fisikoa alferrikalduko dituen lanen kentzea.
Lanean seguritate handiago bat ahalezko egin eta laneko ezbehar ugarik ezeztatuko dituen neurriak hartzea.
- 60 urtetik erretiroa.
- Erretiratze eta alarguntasunagatik pentsioen gaurkotzea, eta alokairu gutienezko bezala, bizitzaren kariotasuna egitazko indizeen emankizunean berrikustea.
- Ebentualitate epearen kentzea.
- Lan berdinari eskubide berdinak.
Langileen seksu, adin edo jatorriagatik bereizkeriren desagertzea.
- Interesatu guztientzat egunbeteko lanean sarturik eta lan orduak bezala ordainduak hezkuntza profesional eta soziala.
- Arazo politiko edo sindikalagatik atxilotua izan den guzieri lan-postuaren erreserba.
- Lantoki edo lan-zentru, eta hauzo guztietan haurzaindegi dohakoak sortzea.
- LANGELDIKETAREN AURKA: Estaduak lanpostu berriak sortze.
Ordu berezien kentzea.
Kontrataz eginiko lanen ezeztatzea.
Guardia Civil eta Polizi erreitaratuak lan-postuetan iharduteari ezetza.
Krisi espediente eta plantilen erregulapenaren aurka, egoera hontan dauden entrepesaz Estadua jabetzea, ukituriko langilei baldintza eta toki berdinetan lan-postuak garantizatuaz.
- Langilego guztiaren artean, lan-orduen
- Estadu berak finantzaturiko Seguritate Soziala eta herri eta hauzo bakoitzean serbitzuak izanik, Euskaditik eta Euskadirako beroren plangintza.
- Medizina orokorraren eta bere espezialitate guztien kontu hartzean sartzea Seguritate Sozialan barnean.
- Seguritate Sozialaren barnean produkzioaren sektore desberdinetako langileen sartzea.
- Seguritate Sozialaren serbitzuen barnean Ospital Klinika eta Zentru Sanitarien sartzea.
- 1.000 bizilaguneko sendagileren egokiera.
- Langileak Seguritate Sozialaren baliabideen kontrola izatea.
- Langile sanitario eta erabiltzaileen esku hartze zuzena Ospital eta Zentru Sanitarioen gestioan.
- Farmazi-industriaren nazionalkuntza eta Seguritate Sozialean sartzea, egungo egoera, medikuntza tratu probetxugarri batean bihurtu denean, ezeztatzeko era bakarra bezela.
- Herri bakoitzean erretiratuentzat zentruen hornitzea.
- Hauzo eta herrietan haurtzaindegi, zentru sozialak eta kulturalak, kiroldegiak parkeak, sanitarioak, eskola eta merkatuak eraikitzea.
- Artegintzako historiko ondasunak, herrikoi erakundeek kontrolatzea.
- Hutsik dauden etxe-bizitza eta gelak, beharrean dauden langile eta herriko erakundeen esku jartzea.
- Herri garraioek, pribatuen gain lehentasuna emanaz, udaletxeen esku jartzea eta serbitzu eskurakorrak guztientzat.